Edukira joan

Goierriko Hitza

Olaberria
2008ko abuztuak 29, Ostirala

;2008-07-15;KIROLA. Francisco Damiao eta Mikel Etxenike nagusi Olaberriko III. Raid proban

Francisco Damiao eta Mikel Etxenike nagusi Olaberriko III. Raid proban

Olaberria Francisco Damiaok irabazi du 80 kilometroko zaldi-proba; Saioa Arza ataundarrak hirugarren egin du.

arkaitz apalategi

Francisco Damiao eta Mikel Etxenike izan dira Olaberriko III. Raid probaren izen nagusiak. Aurrenekoak 80 kilometroko ibilbidean eta bigarrenak 40koan, lehenbiziko postuetan bukatu zuten igandean zaldien erresistentzia lasterketa.

Alarpe zalditegiko Martin Garmendia gustura geratu da probak eman zuenarekin. «Antolakuntza aldetik dena ederki atera zen, eguraldia ere portatu egin zen azkenean, eta zaldian ibiltzeko tenperatura ona zegoen».

Mendiko lasterketa izaki, proba gogorra suertatu zen bai zaldientzat eta baita zaldunentzat ere. «Hau mendiko proba da -dio Garmendiak- bere berezitasun guztiekin. Zaldiaren eta zaldunaren arteko bikote lana hor ikusten da batez ere, une askotan zaldunek oinez eta zaldiari tiraka joan behar izan zuten eta». Proba gogorra izan arren inoiz baino parte-hartzaile gutxiago eliminatu zituztela ere nabarmendu nahi izan du Garmendiak.

Goierritarrek lan ona

Antolakuntzarekin ez ezik, Goierriko zaldunek egindako lanarekin ere gustura agertu dira Alarpe zalditegikoak. 40 kilometroko lasterketan Mikel Etxenike olaberritarrak lortu zuen garaipena, eta bide batez baita Gipuzkoako txapela ere, igandean baitzegoen jokoan.

Laurogei kilometroko proban, berriz, Saioa Arza ataundarrak hirugarren postua lortu zuen, eta kadete mailako Gipuzkoako saria jaso zuen. Proba horretan Bizkaian bizi den Francisco Damiao portugaldarra izan zen nagusi.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.