
Santuari diosala eginda agurtu dituzte festak olaberritarrek
Olaberria Tradizioz jantzitako ekitaldiak izan ziren atzo Olaberriko San Joan jaiak agurtzeko, santuaren egunean.
arkaitz apalategi
Lau eguneko festaren ondoren atzo agurtu zituzten San Joan jaiak Olaberrian. Eguraldia lagun, herritar ugarik parte hartu zuen santuaren eguneko ospakizunetan.
Goizetik hasita txistulariek festa giroa zabaldu zuten herrian zehar. Ondoren, tradizioa jarraituz, San Joan eguneko meza egin zuten, Olaberriko Zeba abesbatzak kantatua. Eguneko ekitaldirik jendetsuenetakoa hamaiketakoa izan zen. Udalak antolatuta, herritar guztiek mokadutxoa egiteko aukera izan zuten pilotalekuan. Ehundik gora lagun bildu ziren bertan. Arratsaldean, berriz, Gorritiren animaliekin gozatu zuten umeek. Eta eguna bukatzeko, herri kirol saioa izan zen plazan.
Tiro lehiaketa
Festak ofizialki atzo bukatu baziren ere, larunbat honetan Gipuzkoa mailako tiro lehiaketa jokatuko da Barruti zelaian, arratsaldeko lauretan hasita.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.