Edukira joan

Goierriko Hitza

Olaberria
2008ko abuztuak 29, Ostirala

Inkestak

goierri

Haurrak matrikulatzeko epea dela eta , zer eskola nahiago duzu?

Ikastola    Euskal Eskola Publikoa    Ikastetxe erlijiosoa   

Jasotako botoak: 477

Ikastola
 
% 43
Euskal Eskola Publikoa
 
% 50
Ikastetxe erlijiosoa
 
% 7

Jasotako mezuak:

26

maddi | 2007-05-25 00:00:31

Eskola Txikietan urte ugariz aritutako irakaslea naiz. Adin ezberdineko ikasleak elkarrekin egotea oso aberasgarria dela frogatu dut urte guzti hauetan. zergatik izan behar dituzte ikasleek beraien adineko erreferenteak soilik? izugarri aberatsa da besteek egiten dituzten aurrerapenak ikustea, batak besteari laguntzea eta beraien arteko elkarreragina. Zenbait eskola handietan ziklo berdineko baina ikasmaila ezberdinetako umeak elkarrekin izaten dituzte (adeb. 1-2.maila,3-4.maila...) nahiz eta Eskola Txikietan ez bezala taldeak osatzeko arazorik ez izan. Ez dut inoiz ulertu zergatik elkartu nahi ditugun beti kinta berdineko umeak leku guztietan. Helduok ere kintoekin bakarrik egoten al gara?

25

ni neu | 2007-01-19 21:04:55

Barkatu, aurreko komentario erantzun guztiak ikusi gabe egin dut.

24

ni neu | 2007-01-19 21:01:14

Euskal herrian ba al dago Meridako Paideia eskola librearen antzik ba al duen eskolarik?

23

urretxuar 1 | 2006-11-15 20:34:52

Nik ez nuen arazorik izan Urretxu-Zumarragako ikastolan baina batere gustatu ez zitzaizkidan jarrera ugari ikusi nituen. Ez dakit beste batek esan duen bezala Lizeora ez joateagatik notak jeisten zituzten, ez dut kasurik ezagutzen, baina gogoan dut irakasle batzuek FP egin nahi zutenak, klase osoaren aurrean nola lotxarazten zituzten.Eta kontrara, bazeren lizeora joan nahi zuten ikasleak eta GUTXI eta NAHIKOko ikasleak zirenez (irakasleek hala etiketatuak) bertara joaten uzten ez zietenak. Bueno utzi bai, baina klase osoaren aurrean: zuk Lizeora? jajajaja.... ba ez duzu nahiko bakarra ere aterako, zuk ez duzu bururik lizeora joateko.... eta horrelakoak besteek barre egiten genuen bitartean. Dena den, Gainzurin edota Lasallen ikasitako lagunak ditut eta han ere antzeko .Toki guztietan daude irakasle onak eta txarrak. Ikastolan ikasi arren, eskola publikoaren aldekoa naiz. Gainera, ikastola-kooperatiba horren rolloa ez zait asko gustatzen....

22

zumarratar1 | 2006-10-30 12:04:38

durkh ezera tipo osoa, burutik behintzat.

21

complex ala hutsik? | 2006-10-16 17:24:54

historia gutxi, buesak ez baitzituen ikastolak publifikatu, huts, ez buesa ez aurrekoarekin EA gobernuan egon zen. bete, euskal eskola publikoa, izenetik izanera!

20

2006-10-10 21:38:03

durkh ikusten da zure hitzekin jakin gabe hitzegiten duzula, Urretxu-Zumarragako Ikastolak gaur egun ez dakit baina garai batean batxilergoa Lizeoan egiten ez zutenak eta adibidez urretxuko institutora , zumarrako hermanotara edota legazpiko institutora joaten zen ikasleei bai notak jeitsi eta baita suspenditzen zieten, eta bestela galdetu, ikusiko dezu nola 90ko hamarkada haseran eta baita erdildean sartuta ere nola hainbat ikaslek ikastola honen mendekua jaso zuten Lizeora ez joateagatik. hurrengo batean durkh ez hain merke hitzegin ezagutzen ez duzun gai bati buruz, zergatik historio hau ez zitzaien gertatu ez ikasle bati ezta biri, ikasle ohi dexente dago hau esaten dutenak eta ez da kasualitatea izango

19

Durkh | 2006-10-10 09:46:36

Barkatu baina historio horrek nik txikitan amari esaten niona ekartzen dit burura eta orain orduntxe bezala, badakit ez zela egia: "Ama mania didate eta nik ez dut ezer egin". Beste zerbait izango zen

18

2006-10-09 18:19:30

nik adibidez ez nituzke nire seme alabak urretxu-zumarragako ikastolara eramango, arrazoia simplea da: nik ikastola hontan O.H.O. ikasketak burutu nituen eta batxilergoa garaialde lizeoa ez zen beste zentru batean burutzea erabaki nuen, gaur egun ez dakit gertatzen den baina 90. hamarkada haseran erabaki hau hartzen genuen batzuei nahita asignaturak suspenditu zizkiguten, nire kasuan OSO ONGI-ko media bat izanik nire graduatuan NAHIKO bat agertzen da, graduatua urtebete berandugo atera behar izan nuelako nire tutereak orduko zuzendaritzaren aginduz asignatura bat suspenditu zidalako, eta garai hartan ez nintzen bakarra izan, eta beti tutoreekin gertatzen zan, honen ondorioz eta garaia iritsitakoan nire seme alabak arazo berdinarekin ez aurkitzeko nik ez ditut Urretxu-Zumarragako ikastolara bidaliko nire seme-alabak

17

Andrés | 2006-05-29 10:23:32

Paideia Euskadin sortuko dugu (barkatu, Euskal Herrian, a ze fallo!!). Baloretan oinarrituruko hezkuntzaren beharra dago, non eta sariak eta zigorrak alde batera geratzen dira. Ikasteko motibazioa sortuz, beste hezkuntza mota bar behar da, euskaraz, gaztelaniaz, ala alemanieraz, hizkuntzarena ez zait hai garrantzitsua iruditzen. Irakaskuntza librea bultzatuz, gizaki libreak sortuko ditugu, sistema hoenen eraldaketa sortaraziko duena. Orain Paideia Meridan dago, sortu dezagun euskalduna. Ez ikastolak, ez erlijiosoak, ez publiko tradizionlak: gora irakaskuntza libertarioa!!!

16

complex | 2006-05-03 12:43:15

ikastolazalea naiz, nahiz eta publiko beharko luketela iruditzen zaidan; ikastola publikoak izango dira benetako euskal eskola publikoa,, ez ordea Buesa eta lagundu zioten EA eta EAJren baldintzetan publifikatutakoak; beraien autonomia mantenduz publiko izateko aukera eman beharko litzaieke, nire ustez

15

2006-05-03 12:41:54

euskal eskola publikoak izenaren pareko izana balu...

14

Eneko | 2006-04-05 03:38:11

Aupa Andres, Padeia goierritarrontzat nahiko urrun geratzen zaigu, ez? Gertuago antzekoren berririk ba al dezu? Nik ez.

13

Durkh | 2006-03-29 09:43:05

Nahiko zailtasun badaude berez ezartzen zaizkigunak, batzuk hala ere, beharrezkoak ez diren zailtasun berrien bila ibiltzen dira.

12

Goierritar bat | 2006-03-28 14:07:15

Eskerrik asko azalpenagatik, lasaiago gelditzen naiz. Baina ez dakit Andramendikoei berdina ez ote zaien gertatzen, hau da, beste erremediorik ez dutela. Hasiera oso gogorra izan zuten, eta pixkanaka indartzen ari dira. Beste ikastetxe batzuen ikasle mailara heltzen direnean joango dira eredua egokitzen, ezta? Esan nahi dudana da egoera hau zailtasun batek eragindakoa dela, eta zailtasunak gainditu ahala, egoera ere hobetuko dela.

11

Durkh | 2006-03-28 10:01:04

Ba ez da hain zaila ere nire jarrera ulertzea, nahi duenarentzat behintzat. Herri txikietan eredu hori erabiltzea erabat egokia iruditzen zait , hasteko, beste aukerarik ez dutelako. Beste alde batetik, eta hemen dago arrazoi nagusia, kontuan izan behar da herri txikietan, adin ezberdinekoak izan arren, herriko haur guztiak elkartzen direla klasean eta horregatik daudela erabat integratuak herriko bizian; haur guztiak, eredu horren barnean daudelako, alegia. Beraz, garbi dago Andramendiren kasua ez dela herri txikietako ereduarekin alderagarria; hemen, haur batzuk izugarriazko harreman piloa izateko aukera duten bitartean beste batzuk bakarrik geratzen direlako.

10

Goierritar bat | 2006-03-27 14:03:30

DURKH, zer ari zara esaten, hainbat herri txikitako Herri Eskoletan aplikatzen den eredua txarra dela umeentzat? Jakizu olaberri, gabiri, itsasondo eta antzeko herrietan eredu hori jarraitzen dela. Horrek herriko gazteen arteko elkartasun handiagoa sortzen du. Koadrilak 'kintaka' egin partez herriko gazte taldeak egoten dira, adin ezberdinetakoak, eta zaharrenek txikienei laguntzen diete. Eredu hori bera aplikatzen badute Beasaingo Andramendin, erabat egokia iruditzen zait. Ulertzen zaila egiten zaidana, zure kontrako jarrera da.

9

2006-03-20 12:49:58

La Salle, Murumendi, Andramendi... eta Lizeoa zer? Beasainen matrikula kopuru altuena duen ikastola da.

8

2006-03-17 23:58:08

Ados nago zurekin.

7

Durkh | 2006-03-17 13:50:18

Agian zuk uste duzuna baino gehiago jakingo dut. Egia da izenarekin akats bat izan dudala baina horrek ez du kentzen eskola horrek gutxi gora-behera nola funtzionatzen duen jakitea. Zergatik ez nituen nire seme-alabak ikastola horretara ermango? Erraza, orainarte behintzat haur gutxi izan dituzte eta adin ezberdineko umeak batera izan dituzte (ez dut uste adin horietan 3 eta 4 urteko aldea duten haurrei klasea batera ematea posible denik, fundamentuz behintzat). Eskola horretan ikasitakoak askotan beraien adineko haur oso gutxi izan dituzte inguruan eta egia esan, ez zait iruditzen haur baten garapenerako hori ona denik. Haurrek lagunak izan behar dituzte eta lagunak eskolan egiten dira normalean (nik behintzat horrela egin nituen). Egoera honek ordea haurrak bakarrik ibiltzea ekartzen du, lagunik ez izatea, nire ahotsa ez bazaizu sinesgarria egiten, galdetu hortik. Amaitzeko, esan nahiko nuke lotsagarria iruditzen zaidala gurasoen burugorkeria eta itsukeriaren ondorioz seme-alaben etorkizuna jokoan jartzea. Iritzi bat da.

6

Ikusi entzun eta orduan erabaki. | 2006-03-13 13:43:28

Durkh delakoak dio seme-alabak ez dituela "Andramarira" eramango ikastola zalea izan arren. Hasteko Goierrin nik dakidala ez dago "Andramari" izeneko ikastolarik. Andramendi da Beasaingo Ikastolaren izena, horretaz ari bazara behintzat. Izena ez jakiteak berak adierazten dit zenbat dakizun ikastola horretaz. Hortik abiatuz jakin nahi nuke zein diren zure arrazoiak esan duzun hori esateko. Nik ezagutu dut Andramendi, bertan izan naiz eta gustatu zait ikusi eta entzun dudana. Nik eramango nituzke nire seme-alabak bertara. Ez dut Goierriko beste ikastetxerik bisitatu, ez praileak (La Salle), ez publikoa (Murumendi,...), beraz ez dut esango haietako inora eramango ez dudanik ez baitakit nolakoak diren. Nago zuk informazio askorik gabe eta kontrastatu gabe esan duzula esan duzun hori. Pena da.

5

Andrés | 2006-03-13 11:43:47

Heziketa libertarioa. Gora Paideia!

4

2006-03-10 16:22:15

Zer du Andramari Ikastolak?

3

2006-03-10 16:21:59

Ikastola erlijiotsua.

2

Durkh | 2006-02-23 12:31:35

Askotan kontua ez da eskola eredua izaten eskola bera baizik; Eskola bakoitza mundu bat da. Adibidez, ikastolen oso aldekoa naiz baina ez nituzke nire seme-alabak Andramarira eramango.

1

2006-02-09 07:58:32

gertutasuna aniztasuna euskara irakasten ahalegina egiten dute.

Gainontzeko inkestak

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.