
2008-07-10 | 11:19:36
Olaberrian zaldien raid probak jokatuko dira igandean
Bi ibilbide prestatu dituzte erresistentzia probarako, 40 eta 80 kilometrokoak
Olaberriko III. Raid zaldi proba egingo dute igande honetan. Goizeko bederatzietatik aurrera, 30 bat zaldun lehiatuko dira herrigunetik Etxegarateraino antolatu dituzten bi ibilbideetan. Erresistentzia proba izango da; horrenbestez, zaldiaren egoera fisikoa ere kontuan hartuko dute ibilbidean zehar eta bukaeran egingo dituzten kontrolen bidez.
Igandeko probarako bi ibilbide antolatu dituzte Alarpe zalditegiko antolatzaileek; bat motza, 40 kilometrokoa; bigarrenak, berriz, 80 kilometro luze izango du. Zaldi-behorren adinaren arabera sailkatuko dituzte batean ala bestean: 3 urtetik 6ra bitarteko abere gazteek ibilbide motzena egingo dute; 6 urtetik gorakoek luzeena. Biak ere Olaberrian hasiko eta bukatuko dira.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.