
2006-05-08 | 12:45:14
Ekonomia
Bi langilek jasandako istripua salatu du LABek Arcelorren
Langile hauetako baten egoera "larria baina egonkorra" dela esan dute
Joan den ostegunean Olaberriako Arcelor enpresako bi langilek jasan zuten istripua salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian LABeko ordezkariek.
Ezbeharra pasa den asteko ostegunean gertatu zen. Labe garai bat lehertu egin zen, eta langile batek erredura larriak jasan zituen. Bigarren langile bat laguntzera joan zitzaion, eta honek ere erredurak jasan zituen eskuetan. Aurrenekoaren egoera "larria baina egonkorra" dela adierazi dute LABeko ordezkariek. Une honetan, Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia) dago, erretakoen zaintzarako sail berezian.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
LABeko ordezkarien protesta
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.