
2006-05-04 | 20:18:14
ISTRIPUA
Bi langile zauritu dira, labe garaian istripua izanda
Gurutzetako ospitalera eraman dituzte Olaberriko Arcelorretik
O laberriko Arcelor lantegiko bi langilek lan istripua izan dute gaur arratsaldean, eta erredurak jasan dituzte. Gertaera arratsaldeko 17:15ean gertatu da, Ertzaintzaren datuen arabera. Arcelor Largos enpresako labeetan jasan dituzte zauriak. Oraindik zehaztu gabe dauden arrazoiengatik labe garai bat lehertu egin da, lan segurtasunerako Osalan instituak adierazi zuenez. Labetik isuritako burdin-salda goriak harrapatu zituen bi langileak.
Gurutzetako ospitalera (Bizkaia) eraman behar izan dituzte bi beharginak, erretakoen zaintzarako sail berezira. Beren egoeraren berri ez dute eman osasun arduradunek. «Erredurak» izan dituztela soilik azaldu dute Osalaneko iturriek, gradua zehaztu gabe.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.