Edukira joan

Goierriko Hitza

Olaberria
2008ko uztailak 24, Osteguna

Azken ordukoak

2008-07-10 | 11:19:36

Olaberrian zaldien raid probak jokatuko dira igandean

Bi ibilbide prestatu dituzte erresistentzia probarako, 40 eta 80 kilometrokoak

Olaberriko III. Raid zaldi proba egingo dute igande honetan. Goizeko bederatzietatik aurrera, 30 bat zaldun lehiatuko dira herrigunetik Etxegarateraino antolatu dituzten bi ibilbideetan. Erresistentzia proba izango da; horrenbestez, zaldiaren egoera fisikoa ere kontuan hartuko dute ibilbidean zehar eta bukaeran egingo dituzten kontrolen bidez.

Ez du erantzunik

Gipuzkoako 250 gaztek parte hartuko dute Aldundiaren Karting Kopan

2008-04-08 | 13:44:11

Gipuzkoako 250 gaztek parte hartuko dute Aldundiaren Karting Kopan

Gaur eguerdian aurkeztu dute proba Olaberriako Karting zirkuitoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Vilariño Motorsport taldeak II. Karting Kopa antolatu dute. 1992 eta 1995 urteen artean jaiotako 250 gaztek parte hartuko dute. Gaur goizean egindako aurkezpenean azaldu dutenez, "umeeak motorraren mundura gerturatzea" da egitasmo honen helburu nagusia. Asteburu honetan, ikastaro teorikoa emango diete gazteei, eta ondoren, erlojupeko entrenamenduak egingo dituzte. Hilaren 19 eta 20an berriz, sailkapen lasterketak jokatuko dira. Finala, igande eguerdiko 13:00etan egingo dute.

Ez du erantzunik

Jendetza bildu du aurten ere Herrialdeen Egunak

2008-03-03 | 11:37:53

Jendetza bildu du aurten ere Herrialdeen Egunak

Festa berezi honekin bukatu da Olaberriako Kultur Astea

Olaberriako Kultur Astea agurtzeko, Herrialdeen Eguna ospatu zuten atzo. Aurten ere jendetza bildu du jai honek, eta herriko pilotalekua beteta zegoen. Galizia, Extremadura, Asturias eta beste hainbat herrialdeetako gastronomia eta kultur eskaintzarekin gozatu ahal izan zuten bertan. Besteak beste, herrialde bakoitzeko musika eta dantzak eskaini zituzten dozena erdi bat taldek. Jaki eta edariak edota turismoa egiteko aukerak ere eskaini zituzten.

Ez du erantzunik

2008-01-21 | 12:42:38

Enrique Espiga nagusitu da Olaberriko lehen Karting seriean

Ehun pilotu inguruk parte hartu zuten atzo lasterketetan

Atzo hasi ziren Olaberriko Karting Series probaren lehen saioak, Olaberriko zirkuitoan. Ehun pilotu inguruk parte hartu zuten maila ezberdinetan, alebinetatik hasi eta KZ2 mailara arte. Nagusietan, Enrique Espiga nagusitu zen, bi lasterketetatik bat irabazi eta bestean hirugarren postua lortuta. Eskualdeko pilotuei dagokionean, Ibon Arregik bosgarren amaitu zuen lehen lasterketa, baina bigarrenean ez zuen zorterik izan. Karting Series txapelketako hurrengo lasterketak otsailaren 10ean izango dira.

Ez du erantzunik

Igande honetan hasiko da Karting Series txapelketa Olaberriako zirkuitoan

2008-01-17 | 12:05:56

Igande honetan hasiko da Karting Series txapelketa Olaberriako zirkuitoan

Guztira bost meeting egingo dituzte Euskal Herriko eta kanpotik etorritako pilotuek

Olaberriako zirkuitoak hartuko du aurten Karting Series txapelketa. Asteburu honetan hasita, bost meeting edo sailkapen froga izango ditu, bakoitza bina lasterketakoa. Antolatzaileek, Euskal Herriko eta kanpotik etorritako kart pilotuak espero dituzte. Igandekoa, egun osoko meeting-a izango da. Goizeko 8:30ean, ibilgailuei azken errebisioa egingo diote. Entrenamenduak, 9:15ean hasiko dira, eta lasterketak 10:00etan, maila eta txanda ezberdinetan banatuta.

Ez du erantzunik

IÑAKI ESKISABEL: "Entrenatzaile karreran pauso bat gorago eman dut"

2007-07-19 | 12:43:24

IÑAKI ESKISABEL: "Entrenatzaile karreran pauso bat gorago eman dut"

Sanse taldeko bigarren entrenatzaile izendatu dute olaberritarra

Iñaki Eskisabel olaberritarrak Astelehenean ekin zion aurredenboraldiari bere talde berriarekin, Sanserekin. Bigarren entrenatzaile moduan ari da, eta "ilusioz" ekin dio etapa berri honi. Hirugarren mailatik 2.B mailara egin duen saltoa "aurrerapausoa" dela uste du; "aukera izan dut eta ahal den neurrian aprobetxatu egin dut". Bere eginkizun nagusietako bat, Realaren lehen talderako "ahalik eta jokalari gehien prestatzea" izango da, harrobiari garrantzia handia emango baitiete. Elkarrizketa osoa, biharko Hitzan irakurri ahal izango duzue.

Erantzun 1

Arcelorren izandako lan istripuak salatu  dituzte sindikatuek

2006-06-27 | 16:19:39

Arcelorren izandako lan istripuak salatu dituzte sindikatuek

Istripu baten ondorioz hil zen Jesus Fernandez eta larri dagoen Julian Gutierrez lankideak gogoratu dituzte

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek elkarretaratzea egin zuten atzo Olaberriako Arcelor enpresaren atarian, azken hilabeteetan bertan izandako lan istripuak salatzeko. Lan istripu gehiagorik ez lemapean, prekarietateak heriotzak eragiten dituela salatu zuten. Elkarretaratzea honetan, lau sindikatuetako kideek, lan istripu baten ondorioz hil zen Jesus Fernandez eta «egoera larrian» dagoen Julian Gutierrez lankideak gogoratu nahi izan dituzte.

Ez du erantzunik

Bi langilek jasandako istripua salatu du LABek Arcelorren

2006-05-08 | 12:45:14

Bi langilek jasandako istripua salatu du LABek Arcelorren

Langile hauetako baten egoera "larria baina egonkorra" dela esan dute

Joan den ostegunean Olaberriako Arcelor enpresako bi langilek jasan zuten istripua salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian LABeko ordezkariek.

Ez du erantzunik

Agenda

Musika

Yanicet & Santiago Habana taldearen kontzertua
GOIERRI, Euskal Herria plazan - 2008-07-24

Festak

---
ORDIZIA, Ordizia - 2008-07-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.